Segundo Olaetakoek Kultur Etxea bete dute
Eguen arratsaldean Udaberriko kontzertua eskaini zuten Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolako (SOME) musikariek, Busturian. Altamirako Kultur Etxeko agertokira igo ziren hainbat talde; besteak beste, biolontxelo taldeak, orkestra txikiak, orkest...

Eguen arratsaldean Udaberriko kontzertua eskaini zuten Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolako (SOME) musikariek, Busturian. Altamirako Kultur Etxeko agertokira igo ziren hainbat talde; besteak beste, biolontxelo taldeak, orkestra txikiak, orkestra nagusiak eta akordeoi taldeak parte hartu zuten. Hainbat izan ziren horien musikaz gozatzera bertaratu ziren Busturiko zein inguruko bizilagunak, eta aretoa txiki geratu zen.