Berbalagunek mendi irteera eta ardo dastaketa egingo ditu
Hileko azkenengo zapatuetan ohikoa den bezala, Gernika-Lumoko Berbalagunek mendi irteera antolatu du oraingoan ere. Hain zuzen ere, Sukarrieta eta Gernika-Lumo arteko bidea egiteko elkartuko dira bihar euskaltzaleak.14 kilometroko ibilbidean, Axpe, Mad...
14 kilometroko ibilbidean, Axpe, Madariaga, San Kristobal, Muruetako teileria eta Muruetako punta zeharkatuko dituzte parte hartzaileek Gernika-Lumora heltzeko.
Sukarrietaraino, baina, trenez joango direla jakitera eman dute. Horretarako, 09:00etan batuko dira mendizaleak Gernika-Lumoko tren geltokian. Zehaztu dutenez, 09:11ko trena hartuko dute.
Ardo dastaketa
Mendi ibilbidea egin eta gero, eguneko bigarren jarduera egingo dute Berbalagunkideek, Gernika-Lumon. Hain zuzen ere, ardo dastaketan parte hartzeko aukera edukiko dute gura dutenek. Euskaraz, eta lagun artean, ardoa nola dastatu ikasteko azalpenak entzungo dituzte, Faisan tabernan.
Ardo dastaketa 13:00etan hasiko dela jakitera eman du Berbalagunek.