Ur kolektorean lanean ari zen langile bat zendu da Sukarrietan
URA agentziak azpikontratatutako Saneamiento Sukarrieta aldi baterako enpresako langilea zen. Gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du biharkoUraren Euskal Agentziak (URA) bultzatutako Mundakako itsasadarreko ezker ertzeko kolektorea egiteko laneta...
URA agentziak azpikontratatutako Saneamiento Sukarrieta aldi baterako enpresako langilea zen. Gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du biharko
Uraren Euskal Agentziak (URA) bultzatutako Mundakako itsasadarreko ezker ertzeko kolektorea egiteko lanetan ari zen 45 urteko langile bat hil zen martitzenean.Hain zuzen, hildakoa ur kolektorearen Sukarrietako lanetan zebilen beharrean.
URA agentziak azpikontratatuko Saneamiento Sukarrieta aldi baterako enpresa elkarteko (ABEE) langilea zela azaldu dute URAko arduradunek.
URAk jakitera eman duenez, itsasadarreko hoditeriaren garbiketa lanak egiten ari zen langilea, eta, 15:30ak aldera, gaizki sentitzen hasi zen, eta ospitalera eroan zuten. Langilea, baina, hil egin zen.
Iturri berak jakinarazi duenez, ABEE eta Osalan langilearen heriotzaren arrazoiak argitzeko lanetan ari dira.
URAk bere «atsekabea» adierazi du ohar baten bidez, eta hildako langilearen familiari «doluminak» helarazi dizkio. LAB sindikatuak ere hildakoaren fami- lia, lagun eta lankideei «dolumina eta elkartasuna» adierazi gura izan dizkiete.
«Bero kolpea», LABen ustez
Heriotzaren arrazoiak argitzeke badaude ere, LABen ustez, «istripuaren atzean bero kolpe bat egon daiteke». Diotenez, herenegungo 15:30ak «ez zen momenturik onena» garbiketa lanak egiteko. «Lan baldintzek lan istripuei eragiten dietela esaten dugunean, lan baldintzak, guztiak direla esan nahi dugu, eta horren barruan, tenperatura ere badago», diote.
URA moduko enpresa publiko batean oinarrizko neurri prebentiboak bete beharko lituzketela dio LABek. Horretarako, baina, konpromiso politikoa «beharrazkoa» dela gaineratu dute: «Tamalez, administrazio publikoek kontrako bidea egin nahi dute, eta horren ondorio dira lan istripuak eta osasun galerak. Interes ekonomikoen gainetik, langileen segurtasuna, osasuna eta bizitza bermatu behar dira».
Azken lan istripua salatzeko, gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du biharko. 11:00etan egingo dute, Bilbon, Eusko Jaurlaritza aurrean (Kale Nagusia 85ean).
«Patronalaren erailketak»
Busturialdeko Ernairen arabera, lan istripuak «gaur egun bizi dugun prekarietate egoerak» eragindakoak dira, «patronalaren erailketak dira», diote.
«Eredu produktibo kapitalista basatiak inposatzen dituen lan baldintzek prekarietatera bultzatzen gaituzte, eta prekarietarea hiltzailea da. Lan esplotazioan oinarritzen da sistema: baldintza txarrenetan lan egin beharra, aldi baterako kontratuak, lan egun luzeak, soldata ez duinak, lan arriskuen prebentzioan inbertsirik ez, lan formaziorik ez…», zabaldu dute ohar bidez.
Busturialdeko Ernaik esan duenez, EAJ, PP eta PSOEren konplizitateagaz gidatzen duen euskal gobernuak prekarietatea bultzatzen duten enpresak azpikontratatzen ditu obra publikoak egiteko. «Hori da EAJk, PPk, PSOEk eta UPNk guretzat nahi duten eredua, Guggenheim berriaren planetan, Laida, Laga eta Gernikako Juntetxearen postalen atzean ezkutatzen dutena».
Horren aurrean, hala ere, gazteek argi daukatela diote, «eta euren postalen atzean borrokatuko direla» gaineratu dute: «Prekarietatearen aurka borrokatuko gara».