Gernikatik Lakuntzara, preso eta iheslarien aldeko martxan
Kalera Kalera dinamikak antolatuta, udako Kalera martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako herrietan zeharPresoen eskubideen defentsan antolatutako beste hainbat ekimenen artean, ezker abertzalearen Kalera Kalera dinamik...
Kalera Kalera dinamikak antolatuta, udako Kalera martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako herrietan zehar
Presoen eskubideen defentsan antolatutako beste hainbat ekimenen artean, ezker abertzalearen Kalera Kalera dinamikak udako kalera martxa egingo du uztailean. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritatik igaroko den martxa Gernika-Lumon hasiko dute, eta Lakuntzan (Nafarroa) bukatu. Presoen eskubideen aldeko aldarriagaz batera, jaia ere uztartuko dute, kultur ekitaldien bitartez.Preso, iheslari eta deportatuen aldeko ibilbideak zortzi etapa izango ditu. Gernikatik Bermeorako bidea egin beharko dute parte hartzen dutenek uztailaren 20an, eta Bermeotik Lekeitiora abiatuko dira hurrengo egunean. Uztailaren 22an Lea-Artibain zehar ibiliko dira, eta Ondarroatik hasita, Mutriku eta Debatik igaroko dira hurrengo egunean. Seigarren eta zazpigarren etapetan, Getariatik Ibarrarako bidea izango dute egiteke.
Martxan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du uztailaren 10a orduko ohiko lekuetan; horietan egongo baitira ibilbide osorako bonuak (60 euro), eguneko sarrerak (15 euro) eta Etxarriko bazkarirako txartelak (10 eurotan).
Antolatzaileek martxan parte hartzera deitu dituzte herritarrak, eta otorduak eta lotarako lekuak bermatuko dituztela adierazi dute.