Familian euskaraz jolasteko aukera egongo da zapatuan
Guraso elkarteak antolatuta, familian euskaraz jolasean ariko dira zapatuan, Busturian; izan ere, aisialdian euskaraz gozatzeko tailer bat antolatu dute. Saioa Bizkaiko Urtxintxa eskolak gidatuko du.Azaldu dutenez, gurasoek ohiko jolasak eta kantuak ik...
Azaldu dutenez, gurasoek ohiko jolasak eta kantuak ikasteko aukera edukiko dute seme-alabekin batera. 17:00etan jarri dute ordua, Altamira auzoko plazan.
Hala eta guztiz ere, tailerrean parte hartu gura duten familiek aurretiaz eman behar izango dute izena. Horretarako, Busturiko eskolara joan beharko dute; gaur da izena emateko azkenengo eguna.