'Cabaret Chihuahua' Euskaldunan ikusi ahalko da udan
Abuztuaren 29tik irailaren 3ra arte zazpi emanaldi eskainiko dituzte. Sarrerak salgai daude. Euskaldunako saioetan bertoko hiru aktorek parte hartuko duteCabaret Chihuahua antzerki musikala Bilboko Euskalduna Jauregira ailegatuko da abuztuan. Sei egune...
Abuztuaren 29tik irailaren 3ra arte zazpi emanaldi eskainiko dituzte. Sarrerak salgai daude. Euskaldunako saioetan bertoko hiru aktorek parte hartuko dute
Cabaret Chihuahua antzerki musikala Bilboko Euskalduna Jauregira ailegatuko da abuztuan. Sei egunetan eskainiko dituzte emanaldiak, eta sarrerak salgai daude.Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen dute obran. Eta beste emanaldi batzuetan guztiek batera egon ezin izan badute ere, Euskaldunako saioetan hirurak egongo dira.
90 minutu irauten ditu emanaldiak, eta zuzeneko musika eta umorea uztartzen ditu. Oro har, komedia musikala krisiak kabaretaren munduan ere izan duen eraginari buruz mintzatzen da ironiaz.