Yogaren Nazioarteko Eguna da bihar, eta, iaz egin bezala, bermeotarrek yoga eta meditazioagaz zerikusia daukaten jarduerak edukiko dituzte aukeran, goizetik gauera. Lorea Alberdik eta Yogazaleak taldeak antolatutako jarduerak dira.
Talan egindako yoga saioa, iaz. Argazkia: Bermeoko Udala
Goizean goiz hasiko dute eguna,
07:00etan, hain zuzen ere. Ordu horretan,
yoga saio bat egingo dute,
Talan, kantinaren inguruan.
19:00etan, berriz,
Frantziskotarren klaustroan hitzaldi bat eskainiko dute eta
meditazio aktiborako tartea ere hartuko dute parte hartu gura duten guztiek.
Azkenik,
20:30ean,
Gaztelugatxeko San Juan ingurura joanda, beste
yoga saio batean parte hartzeko aukera eskainiko dute.
Lorea Alberdik zuzenduko ditu saio guztiak, eta gura duten guztiek parte hartu ahalko dute.