Txomin Arana zortzigarren sailkatu da Sardinian
Ekainaren 10etik 15era lehiatu dute Sardegna Rally Race. Pilotu ereñarrak hirugarren amaitu du azken etapa. Alessandro Botturik irabazi du rallyaTxomin Arana ereñarrak zortzigarren amaitu du Sardiniako Rallya. Sardegna Rally Race zapatuan ekainaren 1...
Ekainaren 10etik 15era lehiatu dute Sardegna Rally Race. Pilotu ereñarrak hirugarren amaitu du azken etapa. Alessandro Botturik irabazi du rallya
Txomin Arana ereñarrak zortzigarren amaitu du Sardiniako Rallya. Sardegna Rally Race zapatuan ekainaren 10ean hasi zuten, eta 15ean burutu zuten azken etapa. Hain zuzen, Ereñoko moto gidariak hirugarren postuan amaitu zuen San Teodoron hasi eta amaitu zen 144 km-ko azken etapa.Alessandro Botturi italiarrak (Yamaha 450) irabazi du rallya, eta Jacopo Cerutti italiarrak (Husquarna 450) eta Oriol Mena katalanak (Honda CRF 450) osatu dute podiuma. 11 ordu, 53 minutu, 18 segundo eta 99 ehuneneko denboragaz nagusitu da Botturi, eta Arana harengandik ordu bete, 17 minutu, 7 segundo eta 42 ehunenera sailkatu da.
Zapatuko aitzin-etapan zazpigarren sailkatu zen Arana, eta zortzigarren amaitu zuen lehenengo etapa (domekan).
Martitzeneko hirugarren etapan, ostera, erori, eta motorra zulo batetik ateratzeko arazoak eduki zituen, eta ondorioz, 40 bat minutu galdu eta postu batzuk galdu zituen.
Eguazteneko etapan, esate baterako, 45 minutu, 56 segundo eta 13 ehuneneko denboragaz bederatzigarren sailkatu zen (Mancini etapa irabazlearengandik 2 minutu, 28 segundo eta 81 ehunenera), eta sailkapen orokorrean ere bederatzigarren egon zen.