Txistu Alardean, Jose Antonio Egia gogoan
Jose Antonio Egia musikariaren jaiotzaren 100. urteurrena ari dira ospatzen aurten, eta, zapatuan Artza frontoian egin zuten XVI. Txistu Alardean ere presente egon zen, errepertorio guztia bere lanekin osatu baitzuten. 90 musikari eta dantzarik parte h...

Jose Antonio Egia musikariaren jaiotzaren 100. urteurrena ari dira ospatzen aurten, eta, zapatuan Artza frontoian egin zuten XVI. Txistu Alardean ere presente egon zen, errepertorio guztia bere lanekin osatu baitzuten. 90 musikari eta dantzarik parte hartu zuten alardean, Iban Ibarretxeren zuzendaritzapean. Ordubete inguruko saioan, hamahiru obra entzuteko aukera eduki zuten bertaratutakoek, horietatik lau lehen aldiz entzun ziren. Aurtengo gonbidatu berezia Bermeoko Abesbatza izan zen.