Lander Lartitegi izan da azkarrena Kadeteen Busturiko Udala Sarian
Basati Bike-Busturia TTko txirrindulari busturiarra 01:29.30eko denboran sartu da helmugan. Mikel Orbeak irabazi du Mendiko Saria, eta Alex Urangak Tarteko Helmugako SariaLander Lartitegi busturiarrak irabazi du Kadeteen Busturiko Udala Saria. Basati-B...
Basati Bike-Busturia TTko txirrindulari busturiarra 01:29.30eko denboran sartu da helmugan. Mikel Orbeak irabazi du Mendiko Saria, eta Alex Urangak Tarteko Helmugako Saria
Lander Lartitegi busturiarrak irabazi du Kadeteen Busturiko Udala Saria. Basati-Bike Busturia TTko txirrindulariak ordubete, 29 minutu eta 30 segundoko denboragaz lortu zuen garaipena zapatuan.Esprintean erabaki zen 56,3 kilometroko lasterketa; 26 txirrindulariko taldea batera helmugaratu zen. Lartitegigaz batera, Limousin Kartoiak-Oriako Julen Dorronsorok eta Seguros Bilbaoko Iñigo Colinak osatu zuten podiuma.
Lehenengo urteko kadeteen artean, berriz, Intersport Irabiako Aitor Alberdi izan zen azkarrena.
Bestalde, Atracciones Sanz taldeko Mikel Orbeak eroan zuen Mendiko Saria, eta haren taldekide Alex Urangak irabazi zuen Tarteko Helmugako Saria.
Mendiko Sariari dagokionez, Orbearen atzetik Lartitegi eta Igor Arrieta sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Tarteko helmugako sailkapenean ere bi horiek sailkatu ziren Urangaren atzetik.
Gaztetxoak Torneoa
176 txirrindularik lehiatu zuten Busturiko Udala Saria, eta Taldeko Saria Intersport Irabiarentzat izan zen.
Gaztetxoak Torneorako proba puntuagarria izan zen zapatukoa, eta bigarren urteko kadeteetan Lartitegi nagusitu zen, eta lehen urteko kadeteen artean Intersport Irabia taldeko Igor Arrieta.
Gaztetxoak Torneoko bosgarren proba izan zen Busturikoa, eta Lartitegi da torneoko liderra.