Badator uda, eta horrekin batera ikasturte amaiera ere bai. Aurten ere, ohiturei eutsita, Bermeoko ikasleek jai giroan amaituko dute ikasturtea. Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez,
1.500 ume eta gazte inguru batuko ditu
egueneko ikasturte amaierako jaiak. Herriko ikastetxe guztietako
3 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteek parte hartuko dute kultura sailak antolatu dituen ekintza ezberdinetan.
Ikasleak Goiko Plazan, iaz
Ikasleek adinaren arabera parte hartuko dute ekintzetan. Hala,
Haur Hezkuntzako umeak
Sagrado Corazon ikastetxean batuko dira.
Kiki, Koko eta Moko pailazoek Kataputxispun Festa ikuskizuna eskainiko dute,
10:30ean.
LH 1 eta 2. mailako ikasleak, berriz, Bermeoko
Kafe Antzokian elkartuko dira. Bertan,
Tor Magoaren magia saioagaz gozatu ahalko dute,
10:45etik aurrera.
LH 3 eta 4. mailatako neska-mutilek, bestalde,
10:00etatik aurrera batuko dira
Lameran,
umeentzako parkea egongo baita: pista amerikarra, ohe elastikoak, txirristak eta rokodromoa eduki dituzte aukeran, beste hainbaten artean.
LH 5 eta 6. mailako ikasleak
San Frantzisko Herri ikastetxean batuko dira.
10:45etik aurrera, The Funes Troup taldearen
Funes van zirko ikuskizunagaz ondo pasatzeko aukera edukiko dute.
Eguerdian, adin guztietako ikasleak batuko dira
Lameran, eta
Xaiborren Dantzatlon diskofestagaz dantzatu ahalko dute.
Goizean umeentzako parkean ibiltzeko aukera eduki ez duten umeek arratsaldean ere zabalik izango dute,
16:00etatik 19:00etara.
Urtero egin modura, kultura sailak
mahonez jantzita parte hartzeko deia egiten die ume eta gazteei.