60 lagun baino gehiago batu ziren Gazte Eguneko batzarrean
60 lagun baino gehiago batu ziren bariku arratsaldean Ondarroako Gaztetxean, Andra Mari jaietako Gazte Eguna antolatzen hasteko.Gazteen helburua, duela bi urteko dinamikari jarraituz Gazte Eguneko egitaraua denen artean osatzea da. Horretarako,herriko ...
Gazteen helburua, duela bi urteko dinamikari jarraituz Gazte Eguneko egitaraua denen artean osatzea da. Horretarako,herriko gazteen inplikazioa behar beharrezkoa dela gogorarazi zuten.
Bestalde, batzarra amaitu ostean, Gazte Eguna ondo joateko beharrezkoak izango diren esparruetan apuntatzen ere hasi ziren. Aurten, esparru hauetan apuntatu behar dira gazteak: Turubi, komunikazioa, bazkaria, jokoak, txaranga edo kamisetak.
Jai batzordea
Bestalde, pasa den astean egin zuen lehen bilera udaletxean Andra Marietako jai batzordeak. Herriko jaiak antolatzeko lehen urratsak eman ziren bertan, eta esaterako, jada baieztatuta dago Huntza taldearen kontzertua abuztuaren 17rako.
Guztiontzako jaiak antolatzeko, herriko kirol eta kultur taldeei jai batzordean parte hartzeko deia luzatu zieten.