Basati-Bike Busturia TT-ko txirrindulariak ordu bete, 29 minutu eta 30 segundoko denboragaz lortu zuen garaipena. Sprintean erabaki zen 56,3 kilometroko
lasterketa; 26 txirrindulariko taldea batera helmugaratu zen.
Lartitegigaz batera, Limousin Kartoiak-Oriako Julen Dorronsorok eta Seguros Bilbaoko Iñigo Colinak osatu zuten podiuma.
Argazkia: Busturia TT
Lehenengo urteko kadeteen artean, berriz, Intersport Irabiako Aitor Alberdi izan zen azkarrena.
Bestalde, Atracciones Sanz taldeko Mikel Orbeak eroan zuen
Mendiko Saria, eta haren taldekide Alex Urangak irabazi zuen
Tarteko Helmugako Saria.
Mendiko Sariari dagokionez, Orbearen atzetik Lartitegi eta Igor Arrieta sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Tarteko helmugako sailkapenean ere bi horiek sailkatu ziren Urangaren atzetik.
176 txirrindularik lehiatu zuten Busturiko Udala Saria, eta Taldeko Saria Intersport Irabiarentzat izan zen.
Gaztetxoak Torneorako proba puntuagarria izan zen zapatukoa, eta bigarren urteko kadeteetan Lartitegi nagusi zen, eta
lehen urteko kadeteen artean Intersport Irabia taldeko Igor Arrieta.
Gaztetxoak Torneoko bosgarren proba izan zen Busturiakoa, eta Lartitegi da torneoko liderra.
Txirrindulariak lasterketaren hasieran.
Argazkia: Busturia TT