Asteburu honetan helduko dira sanpedroak Marmizera
Ekainaren 29a da San pedro, eta jai horiek ospatzen lehenetakoak izango dira mendatarrak. Marmiz auzoan zapatu honetan izango dute festa eguna, ekainaren 24an. 11:00etan emango diote hasiera egunari hamaiketako eta poteoarekin. Eguerdi partean, bazkaritan bilduko dira herritarrak; horretarako txartelak Dendan, Artapeko informazio puntuan edo Idatze Etxean eros daitezke. Nagusiek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta 8 umeek.
Bazkalostean musean zein briska jokoan egin ahal izango dute herritarrek, 17:00etatik aurrera. Egin osoan zehar, musikak girotuko du Marmiz auzoa.