Bariku gaueko boxeo jaialdian Burgosko
Ivan Revillaren kontra borrokatu zen, pisu ertaineko kategorian. Gaueko azken borrokaldia izan zen bermeotarrarena.
Hiru minutuko hiru
round burutu zituzten, eta Dominguezek
nagusitasunez borrokatu zuen. “Oso ondo sentitu nintzen, eta asko gozatu nuen. Entrenamenduetan ondo prestatu nuen borrokaldia, eta dena ondo atera zen. Gainera, zaleek asko animatu zuten, giro itzela sortuz. Gau borobila izan zen”, azaldu du bermeotarrak.
Dominguez barikuko garaipena ospatzen.
Argazkia: EuskoBox.
Dominguez
Getxoko Bunk3r Boxing School-eko kidea da, eta haren bi taldekidek ere borrokatu zuten Astelenan. Hain zuzen, Gonzalo Martinez Getxoko boxeolariaren debuta izan zen. P
isu erdiastuneko kategorian Mikel Cid eibartarraren kontra nagusitu zen.
Bestalde, Erromoko Jon Camirugak ezin izan zuen garaipena lortu. Lehenengo bi
round-ak irabazi zituen, baina hirugarrenean tentsio-beherakada izan zuen eta Jesus Matillarentzat izan zen garaipena.
Hurrengoa, Sestaon
Dominguezek
domeka honetan [ekainak 25] Sestaon dauka hurrengo borrokaldia. San Pedro Jaietako XI. Saria boxeo jaialdia Las Llanas frontoian izango da, 19:00etatik aurrera.
Mihai Cernegu errumaniarra izango da bermeotarraren aurkaria. “Gogotsu nago, eta ondo prestatu dut. Orain esperientzia hartzeko borrokaldi gehiago ateratzea espero dut”, adierazi du Dominguezek.
Bestalde, uztailaren 14an etxean borrokatuko da,
Bermeoko Artza frontoian. “Iaz Arrain Azokan izan zen Artzako borrokaldia. Urte asko ziren Bermeon halako borrokaldirik egon ez zela, eta jendez bete zen frontoia. Giro oso ona egon zen, eta espero dugu oraingoan ere frontoia betetzea”.