Aiko Taldeak askotariko dantzekin gozatzeko aukera eskaini die gaur bermeotarrei eta Bermeora hurbildu diren herritarrei.
Eguerdian
Goiko Plazan elkartu, eta kalejiran joan dira
Lamerara. Bertan, mota askotako dantza erakustaldia egin dute. Soka dantza, aurreskua, abanerak, polka, porrusalda, rantxerak… denetarik dantzatu dute, ikusleen gozamerako.
15:00ak aldera Bermeoko
Kafe Antzokira hurbildu dira. Han 100 bat lagunek marmitakoa, besagaina eta pastelaz osatutako menua bazkaldu dute, eta arratsaldean berriro ere gorputzak astinduz dantzaldi erromeria egin dute.

100 pertsona inguruk bazkaldu dute Bermeoko Kafe Antzokian.
Eguna borobiltzeko Bizkaiko Gaiteroen emanaldia dute, eta 22:00ak arte dantzan jarraituko dute.
Sabin Bikandi Aiko taldeko kideak azaldu duenez,
elkarregaz egotea eta gozatzea da gaurko egunaren helburua. “Ikastea aitzakia bat da guretzat. Dantzak ikasteko aitzakian elkarregaz dantzan egiteko batzen gara astean behin. Dantzan egiteko modua eta lekuak aldatu dira, eta gu modu errezean dantzan egiteko aukera emanez, gauza berriak asmatu eta sortu guran gabiltza”.