San Andres Lehentasunezko Eskuhartze Gune izendatzea adostu dute
San Andres auzoari Lehentasunezko Eskuhartze Gune izendapena emateko prozesuari hasiera eman eta auzoa berriztatzeko konpromisoa hartu du Lekeitioko Udalak. Jakitera eman dutenez, auzoak dituen «hainbat arazoen artean, iriste erraztasun falta, ingurua...
Auzoari izendapen hori emateko beharrezko dokumentuak aste honetan bertan aurkeztu ditu udalak Eusko Jaurlaritzan. «Diru laguntzak jasotzerako orduan abantailak edukitzea dugu helburu, bai udalak auzoa urbanitzatzeko baita ere auzokideek etxebizitzetan edota eraikinetan hobekuntzak egiteko». Besteak beste, hobekuntzak iriste erraztasuna eta eraginkortasun energetikoaren ingurukoak izan ahal direla gaineratu dute.
Beste alde batetik, udalak jakitera eman duenez, San Andres auzoaren urbanizazio proiektua esleipen prosezua irabazi duen Estudio K enpresak idatziko du. «Enpresa horrek parte hartze prozesu bat tarteko idatziko du proiektua, eta horretarako lau hilabete edukiko dute».