Nazioarteko 461 triatleta batuko ditu bihar Lekeitioko 25. Triatloiak
Probaren hasiera 15:00etan izango da. 750 metro igeri, 21 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin beharko dituzte parte hartzaileek. Igeriko zirkuitua aldatu duteGarraitz Kirol Taldeak eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak anto...
Probaren hasiera 15:00etan izango da. 750 metro igeri, 21 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin beharko dituzte parte hartzaileek. Igeriko zirkuitua aldatu dute
Garraitz Kirol Taldeak eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Nazioarteko 25. Triatloia lehiatuko da bihar, Lekeition. Segurtasun arazoak direla eta, probaren hasiera 14:00tatik 15:00tara atzeratu da. Horren eraginez, eta mareak kontuan hartuta, igeriko zirkuitua aldatu behar izan dute antolatzaileek.Urtero modura, esprint distantziako proba izango da Lekeitiokoa. Horrela, 750km igeri, 21km bizikletan eta 5km korrika egin baharko dituzte proban izena eman duten 461 parte hartzaileek.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, boxeak 13:00etan ireki eta 14:45ean zarratuko dituzte. 15:00etan emango diete hasiera emakumezkoei, eta 15:15ean gizonezkoei.
Isuntzako hondartzan hasiko dute proba triatletek, eta helmuga plazan egongo da.