Herritarrek udalerriari buruz duten iritzia jaso nahi du Turismo Mahaiak
Osatzen ari den webgune berrirako herritarren proposamen edo ideiak jaso nahi ditu Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak. Zer dauka Markina-Xemeinek erakargarria bisitariarentzat? galderari erantzutea da gakoa.Turismo Mahaiak berak galdera horri erantzun ba...
Turismo Mahaiak berak galdera horri erantzun barik, herritarrek esateko dutena entzun eta jaso nahi izan dute, adin eta gustu ezberdinetako jendearen iritzia batu ahal izateko. Gero, iritzi horiek turismoari lotutako herriko webgunean azalduko dira, Markina-Xemein bisitatu nahi dutenek bertan aurkitu ahal dutenaren berri izan dezaten edo turista Markina-Xemein bisitatzera animatzeko.
Parte hartzeko
Bi bide geongo dira parte hartzeko: komunikazioa@markina-xemein.eus helbide elektronikora erantzuna bidalita edo zuzenean udaletxeko harreran uztea, bakoitzak nahi duen euskarri edo formatuan. Arrazoiagaz batera, izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbakia jarri behar dira. Iritzi edo arrazoiak aurkezteko azken eguna ekainaren 28a izango da.
Parte hartzeak, gainera, saria izan dezake. Galdera horri erantzute hutsarekin sari bikainen zozketan parte hartuko dute herritarrek. Argazki sesio bat, abentura ekintza, otordu bat Antsotegi Hotelean, Uhagonen ekitaldiak doan ikusteko sarrerak eta pintxo-pote, gosari, afari eta dendetarako bonoak herrian gastatzeko zotz egingo dituzte parte hartzaileen artean.
Turismo Mahaiko kideek familian, eskolan, banaka edo kuadrillan parte hartu daitekela azpimarratu dute, eta adin guztietako herritarrak animatu dituzte parte hartzera.