Foruko Udalak umeen parkea egingo du Landaberde ondoan
Foruko Udalak umeentzako parkea egingo du Landaberde jatetxe ondoan. Herritarren eskaerari erantzungo dio udalak, herriko auzo denak kontuan hartzeko konpromisoari jarraituz.Foruko alkate Jane Eyre Urkietak azaldu legez, udalaren konpromisoa herritar e...
Foruko alkate Jane Eyre Urkietak azaldu legez, udalaren konpromisoa herritar eta auzo denekin da; «horregatik, gure esku dagoen heinean, helburuak beteko ditugu». Landaberden umeentzako parkea egitea auzo horri kohesioa emateko aurrerapauso bat dela esan du Urkietak, eta auzotarren bizi kalitatea hobetuko duela gaineratu du.
Foruko Udalak 34.000 euroko aurrekontua dauka Landaberdeko umeen parkea egiteko. Gune berriak segurtasun zorua izango duela jakinarazi dute, bai berau eta baita ingurua ere kauxtuagaz egingo baitute.
Horrez gain, udalak zehaztu du parkean adin ezberdinetara egokitutako zibuak ipiniko dituztela.
Halaber, udalak hobekuntzak egingo ditu herriko beste jolas parkeetan ere. Hain zuzen, Atxagas eta San Kristobaleko zibuak eta Elexalde eta Ibarrako umeen parkeen zorua berriztuko ditu. Horretarako, 20.000 euroko aurrekontua dauka.