Aikok Dantzari Dantzazale Eguna ospatuko du bihar
Zapatua kantuan, eta, batez ere, dantzan igarotzeko aukera dute bermeotarrek. Ikasturtearen azken saioak egingo ditu Aiko taldeak, eta Bermeora helduko da asteburu honetan. Hain zuzen, Dantzari-Dantzazale Eguna ospatuko dute kostako herrian. Sokadantza...
Ostean, Kafe Antzokian bazkaltzeko aukera izango du gura duenak, eta bazkalosteko dantzaldia ere han egingo dute. Bizkaiko Gaiteruek hartuko dute erreleboa 20:00ak aldera, guateke tradizionalaren aurretik.
Zapatuko egunari amaiera Mi carro-gaz emango dio Aiko dantza taldeak.