Mutrikuko Udal Musika Eskolak 30. urteurrena ospatu du
Joan den zapatuan ospatu zuen Mutrikuko Udal Musika Eskolak bere 30. urteurrena. Herriko hainbat talderen laguntzarekin, egun osoan musika izan zen protagonista herriko kaleetan. Ekintza ezberdinek herriko hainbat txoko girotu zituzten.Goizean Goiko Pl...
Goizean Goiko Plazan hasita, Zabiel Plazaraino egin zuten bidea herriko musikariek. Zabielen dantzaldia eta kantaldia egon ziren aukeran, eta Atxukalera joan ziren ondoren, bertsolarien saioa egon baitzen azken gune horretan. Bien bitartean, kontzertu bat ere egon zen Goiko Plazan.
Eguerdian, bazkaria egin zuten Merkatu Plazan. Eta jaiarekin amaitzeko, Lisker taldeak erromeria eskaini zuen Beheko Plazan.