Alkartasuna Dantza Taldeak 'Basker' dokumentala dakar Bermeora
Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta, Basker dokumentala ikusteko aukera egongo da bihar, 19:00etan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan.Argibel Euba antropologoa eta Basker ikerketa lanaren egilea bertaratuko da museora dokumentalaren aurkezpena egiteko.19...
Argibel Euba antropologoa eta Basker ikerketa lanaren egilea bertaratuko da museora dokumentalaren aurkezpena egiteko.
1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek Euskal Herria bisitatu zuten, eta euskal kulturari eta folkloreari buruzko bi film labur dokumental etnografikotarako filmazioa egin zuten. Basker eta Bonde i Baskerland filmak Suediako telebista publikoan eman ziren urte bereko udan. Mende erdi baino gehi- ago galduta egon ondoren, Argibel Euba etnologoak dokumentu horiek aurkitu eta ikertu egin ditu EHUko Mikel Laboa katedrari esker.