Ogoñope Surf Taldeko kideak Laga hondartza eta ingurua garbitzeko batu ziren zapatuan. Azaldu dutenez, iaz baino zabor gutxiago batu dute aurten; 20 bat kilo hartu dituzte oraingoan. Galdaraposu inguruan batu zuten hondakin gehien. Besteak beste, pape...

Ogoñope Surf Taldeko kideak Laga hondartza eta ingurua garbitzeko batu ziren zapatuan. Azaldu dutenez, iaz baino zabor gutxiago batu dute aurten; 20 bat kilo hartu dituzte oraingoan. Galdaraposu inguruan batu zuten hondakin gehien. Besteak beste, paperak, zigarrokinak, plastikoak, sokak eta burdin zatiak. «Surf taldekoen eta guri laguntzera hurbildu zirenen artean, 15-20 pertsona elkartu ginen, eta gero barbakoa bat egin genuen, giro paregabean».