Itziar Ariztimuñok kontratua berritu du Gernika-Lumoko klubagaz
Bilbotarrak bere bigarren denboraldia beteko du Lointek Gernika Bizkaian.
Aurreko denboraldian “asko gozatu” zuela nabarmendu du, eta Gernika-Lumoko taldean egotea “aukera itzela” dela: “Momentu ahaztezinak bizi ditut hemen. Taldekieek maila altua dute, eta haiengandik ikasteko asko daukat. Gainera, Mario Lopezek ere asko du irakasteko”.
18 urtegaz taldean moduan, Emakumezkoen Ligan ere bigarren denboraldia burutuko du, eta jokalari moduan hazten segitzeko klubeko kideen babesa sentitzen duela dio. Erantzukizun gehiago hartzeko gogotsu dago, eta horretarako prestatuko dela adierazi du. Zeregin horretan entrenatzailearen eta taldekien laguntza izango dela ari dauka bilbotarrak.
Loiola Indautxun ekin zion saskibaloi ibilbideari, eta Bizkaiko saskibaloian etorkizun oparoa daukala aurreikusten dute adituek.