Memoriak sarean ikertzaileen nazioarteko elkarteak VIII. topaketak antolatu ditu, eta aurten, Gernika-Lumoko Bakearen Museoan gauzatuko dituzte, barikuan hasi eta domekara bitartean. Hala, egun horietan, gerrak eta gerra-oroimenak izango dituzte hizpide, eta horretarako, mahai inguru irekia eta hainbat hitzaldi antolatu dituzte, besteak beste.
Mahai inguruak iritziak trukatzeko eskaintzen duen aukeraz baliatuta, gerrei buruz hausnartzeko topaleku bihurtuko da egunotan Gernika-Lumoko Bakearen Museoa. Hala, honako galderak erantzutea bilatuko dute bariku, zapatu zein domekan:?Zer dakigu iraganeko gerrei buruz? Zer esaten digute gerra-oroimenek eta gerraren irudikapenek? Zer erabilera publiko eta politiko ematen diegu kontakizun eta esperientzia horiei? Eta zertan izan daitezke lagungarri gaur egungo gerrak ulertzeko eta indargabetzeko?.
Hitzaldi eta mahai inguruaz gain, gainera, bisitak ere egingo dituzte; hain zuzen, Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentazio zentroan zein Bakearen Museoan eta Gernika-Lumon eta Durangon zehar.
EGITARAUA
- Barikua
16:00. Ongi Etorria.
– Memoriak Sarean-en aurkezpena Sara Varela Mestreren eskutik.
– Topaketaren aurkezpena M.Chiara Bianchini eta Jimi Jimenezen eskutik.
16:30-18:00. 1. mahaia: Relatos de pasados violentos: testimonios e identidades. Parte hartzaileak:? Laura Nattiez (CRNS),
Guiomar Acevedo López (UNAM) eta Sara Santamaria Colmenero (Universidad de Aarhus). Moderatzailea: Romain Bertrand.
18:00-18:30. Kafea.
18:30-20:00. 2. mahaia: Guerras noveladas. Parte hartzaileak:?Jessica Palmieri (Alma Mater Studiorum – Università di Bologna), Amaia Serrano Mariezkurrena eta Iratxe Retolaza (UPV/EHU) eta Ibon Egaña (UPV/EHU). Moderatzailea: Eva Leger.
21:00. Afaria.
- Zapatua
09:30-11:00. 3. mahaia: Actores de paz: justicia, religión y medios de comunicación. Parte hartzaileak: Boris Hau (UAM), Cristina Sala Valdés (Voics Institute UOC/OBREAL) eta Manuel Sanchez Moreno (Universidad de Córdoba). Moderatzailea: Marina Montoto.
11:00-11:30. Kafea.
11:30-12:30. Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentazio zentrua bisita gidatua Ana Teresa Núñez dokumentazio zentroko arduradunagaz.
12:30-14:00. 4. mahaia: Prácticas culturales entre el conflicto y la paz. Parte hartzaileak: Jon Martin Etxebeste (UPV/EHU), Josune Momoito (ikertzailea) eta David Gonzalez Vazquez (UB). Moderatzailea: M. Chiara Bianchini.
Jon Martín Etxebeste (UPV/EHU), Josune Momoito (ikertzailea) eta David González Vázquez (UB).
14:00-15:00. Bazkaria.
15:00-16:30. Gernikako Bakearen Museora bisita gidatua.
16:30-17:00. Museoko zuzendaria den Iratxe Momoitiorekin aurkezpena eta mahaingurua.
17:o0-17:30. Kafea
17:30-19:00. 5. mahaia: Cuerpos y desaparecidos. Parte hartzaileak: Dorothée Delacroix (Casa de Velaquez/CREDA), Miriam Saqqa Carazo (CSIC), Laura Martín Chiappe (CSIC). Moderatzailea: Zoé de Kerangat.
21:00. Afaria.
- Domeka
09:30-11:00. Gernikako suntsiketa eta berreraikuntza. Herrian zehar bisita Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza arduradun Idoia Orberen eskutik.
11:00-11:30. Durangora irteera.
11:30-13:30. Durangoko bonbardaketa. Herrian zehar bisita Aranzadi zientzia elkarteko Jimi Jimenezen eskutik.
13:30. Bazkaria eta agurra.