Dantzari bete zelaian sortutako giro ederra
Hamabi dantza taldetako dantzari txikiek saio ikusgarria eskaini zuten domekan, Gautegiz Arteagan. Montorre eskolan batu, eta handik kalejiran heldu ziren gaztelu ondoko zelaira, herrialde desberdinetako dantzak erakusteko.Gautegiz Arteaga dantzari txi...
Hamabi dantza taldetako dantzari txikiek saio ikusgarria eskaini zuten domekan, Gautegiz Arteagan. Montorre eskolan batu, eta handik kalejiran heldu ziren gaztelu ondoko zelaira, herrialde desberdinetako dantzak erakusteko.
Gautegiz Arteaga dantzari txikiz bete zen joan den domekan, Busturialdeko Dantzari Txikien Eguna ospatzeko. 11 herritatik heldutako hamabi talde, eta ehunka ume eta gazte: Bakio, Bermeo, Mundaka, Busturia, Forua, Gernika-Lumo, Ajangiz, Nabarniz-Ereño, Ibarruri, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteagatik heldutakoak.Urtero, ekainean batzen dira Busturialdeko eta Bakioko dantzariak, eta, txistulari eta dultzaineroen laguntzagaz, dantza saioa eskaini eta ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izaten dute, publikoan biltzen diren ehunka ikusleren aurrean.
Eguraldia lagun, Gautegiz Arteagako gaztelu ondoko zelaietan egokitu zuten domekan dantza tokia. Aurretik, baina, kalejira egin zuten dantzari txikiek, Montorre herri eskolatik hasita.
Hainbat dantza
Dantzari dantzarekin hasita, eta Txapelua denek elkarregaz dantza eginda amaitu bitartean, Euskal Herriko herrialde ezberdinetako dantzak ikusteko zein dantzatzeko aukera izan zuten Busturialdeko Dantzari Egunean parte hartu zutenek.
Ordubete luzeko saioa eskaini ostean, hurrengo urtean berriro batzeko gonbitea egin zuten.