Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeon suhiltzaile talde finko bat jartzeko eskaerari ezetza eman diola azaldu du prentsaurreko batean Benito Ibarrolaza alkateorde eta zerbitzuetako zinegotziak. Dioenez,
suhiltzaile boluntarioak laguntzeko hitzarmen bat egitea proposatu diote udalari. Hitzarmen hori sinatzeko, baina, Bermeon
Herri Babeseko boluntarioen talde trinkoa osatzea «ezinbestekoa» dela nabarmendu du.
Benito Ibarrolaza gaurko prentsaurrekoan
Modu horretan, Ibarrolazak herritarrak animatu ditu Herri Babeseko kide egitera, «momentu honetan l
au boluntario soilik baitaude». Orain arte Herri Babeseko arduradunak izan diren eta «lan izugarria» egin duten Jon Ojanguren eta Mikel Bilbaok taldea utzi dutela gogorarazi du, eta, horregatik, «beharrezkoak» dira boluntarioak taldea osatzeko.
Boluntario izateko
bi baldintza bakarrik bete behar direla azaldu du:
18 urtetik gora edukitzea eta
Bermeon bizitzea. Lagun kuadrillak ere boluntario izan daitezkeela esan du Ibarrolazak. Bere ustez, «lagunekin egon eta aldi berean herriari laguntzeko era polita izan daiteke». Herri Babesak herriko ekimen guztietan parte hartzen du, segurtasuna eta prebentzioa bermatuz; jende asko bilduko dituen ekimenetan segurtasun arloko aholkularitza eskaintzen du, eta uholde eta elurrak daudenean ere egoera horiei aurre egiteko eta arriskuak ekiditeko lan egiten du.
Berhazen datuak. Interesa duten herritarrek, hortaz, Berhaz bulegora hurbildu beharko dute.
Izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta NAN dokumentuaren fotokopia bat utzi beharko dituzte.
Maiatzean batzartu zen Bermeoko Udala aldundiagaz, eta 2010etik egun arteko datuak aurkeztu zizkietela esan du Ibarrolazak. Gogorarazi duenez, guztira, 111 sute egon dira Bermeon, horietatik 37, Alde Zaharrean.
Herri Babeseko taldea osatuz gero, udalak aldundiagaz hitzarmena sinatuko luke. Horren arabera, udala lokala eta boluntarioak izatera konprometituko litzateke, eta foru aldundiak auto-bonba bat, materiala, jantziak eta boluntarioen formazioa eskainiko lituzke.