XVI.Txistu Alardea izango da aurtengoa, eta datorren zapatuan izango da [ekainak 17]
, 20.00etan, Artza frontoian.
Jose Antonio Egia musikariaren jaiotzaren 100.urteurrena ospatzen ari dira aurten. Horregatik, Txistu Alardearen
errepertorioa bere lanekin osatu dute. Aurtengo gonbidatua, bestalde, Bermeoko Abesbatza izango dela jakinarazi dute.
Musika eskolako arduradunek eta kultura zinegotziak aurkeztu dute XVI.Txistu Alardea
Antolatzaileek adierazi dutenez,
90 musikarik eta dantzarik parte hartuko dute Iban Ibarretxeren zuzendaritzapean. Musika eskolako txistulari, bateria eta baxu elektrikoez gain, Bizkaiko Txistulariak, Ondarroako Metal Taldeak, herriko txalapartari eta zantzulariak, Bermeoko Line dance taldea, Alkartasuna Dantza Taldea, Bermeoko Erraldoien Konpartsa eta Mundaka eta
Erriko lagunak taldeko txistulari ohiak igoko dira oholtzara, bai eta aurtengo talde gonbidatu Bermeoko Abesbatza.
Bermeon egon diren konpositoreak berreskuratzen saiatzen dira urtero, eta, aurten, herrian egin zuen lanagatik, eta jaio zenaren 100 urteurrenaren ospakizunei jarraipena emanez, alardean ere Jose Antonio Egia gogoan izan gura dute, “merezi duelako”, diote. Hala, bere
13 obra interpretatuko dituzte, guztiak
Iban Ibarretxe alardea zuzenduko duen musika eskolako txistu
irakasleak moldaturikoak.
Errepertorioari dagokienez, Ibarretxek azaldu duenez,
lau abesti lehen aldiz entzungo dira zapatuko alardean.
Marcha Triunfal organorako idatzitako pieza erraldoiek dantzatuko dute,
Recuerdo del caserio 1942.urtean egindako euskaratutako Bermeoko testu zahar bat irakurriz entzungo da eta
Juan de Dios. Azken hau, txalapartarien laguntzaz, Alkartasuna dantza taldekoek agurra egin dezaten moldatu dute. Bestalde,
Gracia y salero pasodoblea ere joko dute, Line Dance taldekoek dantzatuko dute, gainera.
Erriko lagunak taldeko txistulari ohiek joko duten Egiaren
Erroxape kalejira ere entzuteko aukera izango dute, besteak beste, gerturatzen direnek.
Bermeoko kultura zinegotzi Aingeru Astuik, herritar guztiak gonbidatu ditu Txistu Alardera, “musikarekin eta dantzarekin gozatzeko aukera izango dela” nabarmenduta. Halaber, ekitaldiak ordubete inguru iraungo duela eta
doakoa izango dela gogorarazi du.
Ekitaldi gehiago.
Ikasturte amaiera dela eta, kontzertu ugari eskaintzen ari dira hil honetan musika eskolako ikasleak.
Eguaztenean, esaterako, ikasleek
udalaren zaharren egoitzan kontzertua eskainiko dute,
17:30ean. Toki horretan bertan, baina
ekainaren 20an, martitzenean, haize taldeak egoitzako lorategian kontzertu eskainiko du,
18:00etan.
Ordu eta toki berdinean, ekainaren 22an, eguenean,
Arrekatxutxa triki-pandero taldea arduratuko da egoitza girotzeaz. Horrez gain,
Egoitz Alai zaharren egoitzara ere joango dira,
ekainaren 15ean,
18:00etatik aurrera, egoitza musikaz alaituko du koruak, hain zuzen ere.
Azkenik, Bermeoko
Arrantzaleen Museoan egongo den Museunmusika programaren baitan,
eguaztenean, 19:30ean, udal musika eskolako ikasleek Arrantzaleen Museoan kontzertua eskainiko dute eta ekainaren 20an, urteroko ikasturte amaierako elkartrukea burutuko dute; oraingo honetan Zornotzako eta Bermeoko biolin ikasleak batuko dira
Springs strings kontzertua eskaintzeko.