San Antonio jaiak ospatuko dituzte martitzenean, Abiñan
Ekaina hasteagaz batera, herrietako jaiak ere gerturatzen doaz. Sanjoanen eta sanpedroen aurretik, Busturialdean, sanantonioak izango dira ospatzen lehenengotakoak. Hala, Sukarrietako Udalak egun osoko egitaraua prestatu du datorren martitzenerako.Meza...
Mezagaz hasiko dute eguna Abiñako San Antonio baselizan, 12:00etan, eta ondoren, ospe handia izaten duen sardina jana egingo dute 13:00etatik aurrera herritarrek.
Horrez gain, arratsaldean, 17:00etan hasita, umeek puzgarrietan ondo pasatzeko aukera edukiko dute. Dantza egiteko aukera ere edukiko dute bertaratutako guztiek; Salsacubana taldekoek kubatar dantza saioa eskainiko baitute, 19:00etan hasita. Arratsaldean ere San Anto- nioko baseliza irekiko dute bigarren meza emateko; 18:00etan izango da.
Kontzertua
Bestalde, eguna amaitzeko, Abiñaburu jatetxeak antolatuta, kubatar doinuak eta euskal kantak uztartzen dituen D´Capricho Kubatar bikotearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da. 20:00etatik 23:00etara izango da, jatetxean bertan.