Markina-Xemeingo Esku Pilota Txapelketa erabakiko da etzi
Etzi jokatuko dira Markina-Xemeingo 40. Esku Pilota Txapelketako finalak. Guztira sei mailatako zazpi partida jokatuko dira 10:00etan hasita; txikiak talde bitan banatuta aritu dira, eta bi final jokatuko dituzte.Gazteen mailakoa izango da lehenengo fi...
Gazteen mailakoa izango da lehenengo finala, eta txikien talde biak jokatuko dute ondoren. Atzetik, haurren, umetxoen, umeen eta nagusien partidak etorriko dira.
Partidak amaitutakoan, urtero modura, sari banaketa egingo da eta txikienei dominak emango dizkietela ere aurreratu dute Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldekoek.
Herriko txapelketagaz gainera, Bizkaiko Herri Arteko finalaurrekoa ere jokatuko dute Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko pilotariek. Bihar jokatuko dute joaneko partida Zeanuriko frontoian bertako taldearen kontra.
Kadete mailan, Jon Sololuze eta Antxon Azpiazu neurtuko dira Zeanuriko bikotearen kontra, gazte mailan Josu Agirreamalloak eta Aimar Ibarlozak jokatuko dute eta nagusien bikotea Kepa Albizuk eta Mikel Urizarrek osatuko dute.