Hamabi talde eta ehunka dantzari bilduko dira etzi Gautegiz Arteagan
Busturialdeko dantzari txikien eguna ospatuko dute; aurtengoa, 31. edizioa izango da. Umeen ekitaldi nagusia 13:00etan hasiko da. Gautegiz Arteagako frontoian egingo dute dantza saioaBusturialdeko dantzari txikiak Gautegiz Arteagan bilduko dira aurten....
Busturialdeko dantzari txikien eguna ospatuko dute; aurtengoa, 31. edizioa izango da. Umeen ekitaldi nagusia 13:00etan hasiko da. Gautegiz Arteagako frontoian egingo dute dantza saioa
Busturialdeko dantzari txikiak Gautegiz Arteagan bilduko dira aurten. Urteroko hitzorduari kasu eginez, hamabi talde eta ehunka ume bilduko dira domekan herri horretan. Bakio, Bermeo, Mundaka, Busturia, Forua, Gernika-Lumo, Ajangiz, Nabarniz-Ereño, Ibarruri, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteagako dantzariak 12:45ean bilduko dira, Montorre eskolan. Handik, kalejiran joango dira herriko plazaraino. Ostean, dantza ikuskizuna hasiko da, 13:00ak aldera.Dantza saioa frontoian izango dela jakitera eman dute antolatzaileek.
Iaz Bermeon egin zituzten eskualdeko taldeek Busturialdeko Dantzari Egunak; umeena udaberrian eta nagusiena udazkenean, ohi bezala. Hain zuzen ere, iazko ekainean 500 ume inguru batu ziren Bermeoko Lameran.