Elkarretaratzea egingo dute bihar San Ignazio kaleko bizilagunek
Saiñazio Mendi Azpixan gestorak deituta, Kamiñaldeko lur jausiak eraginda etxebizitzetatik kanpo dauden herritarrak bihar 11:00etan batuko dira San Ignazio kalean bertan, etxeen aurrean, eta elkarretaratzea egingo dute.Gestoraren kideek esan dutenez,...
Gestoraren kideek esan dutenez, pozik daude lehen familiak euren etxebizitzetara itzuli direlako, baina «erabat pozik egoteko» kaltetu guztiak euren jabetzetara itzuli behar direla azpimarratu dute.
Halaber, gestoraren bozeramaileak erakundeei lanean jarraitzeko deia eta eskaria egin die, kaltetuak ahal bezain laster euren jabetzetara itzultzeko eta herria bere normaltasunera itzultzeko.
Lur jausia dela-eta kaltetutako herritarrek urtebete baino gehiago daramatzate euren etxebizitza, lokal eta garageetatik kanpo, eta oraingoz, bakarrik 28 familia itzuli ahal izan dira euren etxebizitzetara.
Une honetan, emergentziazko lanak amaitu dituzte, eta urgentziazkoekin hasi nahi dute. Udalak beste erakundeen laguntza eskatu zuen joan den astean, Ondarroako herriak ezin baitio berak bakarrik aurre egin gastu guzti horri.