Askotariko kirol ekitaldiek hartuko dute Markina-Xemein asteburuan
Eskola Kirola 2016-2017-ren barruan, tenis, futbol, eskubaloi, atletismo eta gimnastika erritmikoko saioak egongo dira asteburuan Markina-Xemeinen.Bihar tenis entrenamendu herrikoia egingo dute kiroldegian, 11:00etan hasita.Arratsalderako, berriz, futb...
Bihar tenis entrenamendu herrikoia egingo dute kiroldegian, 11:00etan hasita.
Arratsalderako, berriz, futbol, eskubaloi eta atletismo erakustaldiak prestatu ditu Markina-Xemeingo Eskolarteko Gurasoen Federazioak. 16:00etatik aurrera, futbol eta eskubaloi erakustaldiak egingo dituzte Zelaian. Bertaratzen direnek udalerriko eskolarteko taldeen arteko partidak ikusteko aukera edukiko dute. Leku berean, bortex eta pisu jaurtiketak, lasterketak, eta erreleboak burutuko dituzte atletismo erakustaldian, 18:00etan hasita. Amaieran dominak banatuko dituzte.
Bestalde, etzi Bizkaiko Eskolarteko Txirrindulari Lasterketa lehiatuko dute 250 bat neska-mutilek. Herriko 35 txirrindularik eta gonbidatutako Bizkaiko 17 eskolarteko taldetako kideek parte hartuko dute. 10:30etik aurrera, 1,7 kilometroko ibilbidea egingo dute; Lea Artibai Ikastetxean izango dute irteera eta helmuga. Handik abiatuta, Iturritxu kaletik, Bekobenta Eskolatik, Barroeta futbol zelaitik eta Arretxinagatik pasatuko dira.
Halaber, Gimnastika Erritmikoko XI. Topaketak hartuko ditu Uni frontoiak, 11:30ean; Eibarko GR Club Ipurua izango da talde gonbidatua .