Suteei aurre egiteko materiala uzteko etxola jarriko dute portuan
Antzinako Arrantzaleen Kofradiaren ondoan jarriko dute etxola. 3.857,24 euroko aurrekontua aurreikusi du Elantxobeko Udalak aipatu proiektua burutzekoPortuan, antzinako Arrantzaleen Kofradiaren ondoan, suteen kontrako materialak gordetzeko etxola bat e...
Antzinako Arrantzaleen Kofradiaren ondoan jarriko dute etxola. 3.857,24 euroko aurrekontua aurreikusi du Elantxobeko Udalak aipatu proiektua burutzeko
Portuan, antzinako Arrantzaleen Kofradiaren ondoan, suteen kontrako materialak gordetzeko etxola bat egitea onartu zuen Elantxobeko Udalak azken osoko bilkuran, zerbitzu publiko asistentzialen euskarri modura. Bertan suak itzaltzeko askotariko materiala bilduko dute, eta horiek ontziak hondoratzen direnean edota Bizkaiko Portuen Sailaren garbiketa lanetarako ere erabili ahalko dituzte.Bizkaiko Suhiltzaileen Parkeko Suteen Kontrako Prebentzio Baliabidea Egiteko proiekturako 3.857,24 euroko aurrekontua aurreikusi dute.
Horregaz batera, kofradia zaharraren inguruan, osasun langileen ibilgailu, suhiltzaile eta udal langileentzako aparkalekua erreserbatuko dute. Batik bat Osakidetzako Lehen Mailako Asistentzia Zerbitzua errazteko helburuagaz egokituko dute aparkalekua, larrialdiko zerbitzuko langileei zein etxez etxeko kontsultak egitera doazenei haien lana errazteko.
Udal aterpetxea
Halaber, Lurzoru Industrialaren Eskaintzaren hirugarren fasea ere onartu zuten. Udal Aterpetxearen eraikina jarduera ekonomikoetara edota portuko jardueratara bideratzea da asmoa. Era berean, eraikina erabilera desberdinetarako banatzea ere aurreikusi dute.
Osoko bilkuran aterpetxearen eraikina «atzeratzeko aurreproiektuaren eskaera» onartu zuten, lana egiteko fasea zehaztuz, eta Kosta Zuzendaritzako Mugapenagaz hartutako «konpromisoa betetzeko» asmoa agertu zuen udalak, itsas pasealekua egin ahal izateko.
Zorrik barik
Elantxobeko Udalak udal diru-kutxa garbia daukala jakinarazi du: «Egoera ekonomiko orekatu honek herria berpizteko eta hobetzeko estrategian aurrera egiteari laguntzen dio». Udalak diru kutxaren egoera finantziarioaren berri eman zuen azken osoko bilkuran, aurrezpen garbi negatiboagaz, 0 zorrekin eta zerbitzuen hobekuntzari zuzenduta- ko kudeaketagaz.
Elantxobeko Udalak herria hobetzearen aldeko «apustu sendoa» mantentzen duela adierazi du Josu Olagibel alkateak, zerbitzu «gehiago eta hobeagoak eskainiz» eta herriko bizkortze sozio-ekonomikoaren aldeko proiektu estrategikoen bitartez.
Bestalde, Madalenetako segurtasuna ere hizpide izan zuten osoko bilkuran. Izan ere, Elantxobeko, Ibarrangeluko eta Mundakako udalek elkarlanean, segurtasun neurriak indartzeko egitasmoa gauzatuko dute, arriskuak saihestu aldera. Eusko Jaurlaritzagaz adostea da haien asmoa.