Bermeoko Udalak, Bermeotik Bilbora Sollubetik doan Bizkaibuseko A3527 lineak ordu erdiro zerbitzua eskaintzeko eskaera egin zion Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailari, eta udaleko arduradunek adierazi dutenez, ezezko erantzuna jaso dute, Bermeok dagoeneko garraio publikorako eskaintza handia duela argudiatuz.
Herritarrak autobusa hartzen Bermeon
Linearen maiztasuna handitzeko, herritarrek sinadura bilketa egin zuten, eta, guztira, 1749 atxikimendu bildu zituzten. Hau horrela, udaletik beraien desadostasuna adierazi nahi izan dute, beraiek egindako eskaera, garraio publikoa erabiltzen duten herritarren eskaria dela kontuan hartuta.
Era berean, Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateorde eta zerbitzuetako zinegotziak, albistea zerbitzu hori erabiltzen duten bermeotarrentzat eta garraio publikoaren kalitatearentzat ere txarra dela azpimarratu nahi izan du. Garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta bere aldeko benetako apustua egiteko autobusen maiztasuna herritarren beharrizanetara egokitzea ezinbestekotzat dute udal arduradunek, foru aldundiak, aldiz, bermeotarrek duten beharrizanari jaramonik ez egitea erabaki du, luzaturiko herritarren eskaera albo batera utziz.
Halaber, herritarrek beraien helburua lortzeko nahian, sinadurak biltzeaz gain, sare sozialak ere aldarrikapenez bete dituzte A3527 autobus zerbitzua ordu erdiro eskaintzea eskatuz. Horretarako, bideo bat egin dute. Hona hemen kaleratutako bideoa:
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.