'Prozesua eta errepublika feminista katalana' hitzaldia antolatu dute biharko
Sortuk antolatuta, Prozesua eta errepublika feminista katalana hitzaldia egongo da bihar. Hitzaldia Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean izango da, eta interesa duenak 19:30ean egon beharko du hitzaldi aretoan.
Antolatzaileek azaldu legez, Candidatura d’Unitat Popularreko (CUP) kide Neus Benavent izango da Bermeoko hitzaldian azalpenak emateaz arduratuko dena.