Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan, udal foroa egin dute gaur Bermeon. Herriko ikastetxeetako ikasleak hondakinen kudeaketa eta birziklatzea lantzen ibili dira aurten, eta horren inguruan egindako lana, ekintzak eta proposamenak aurkeztu dizkie udaleko ordezkariei. Horrez gain, zapi bustiak komunetik ez botatzeko hiru ikastetxeek martxan jarritako kanpainaren berri eman dute.
Ikastetxeetako ordezkariak udaleko arduradunekin. Argazkia: Bermeoko Udala
Bestalde, udalari honakoa proposatu diote: zapi bustien kanpainarekin jarraitzea, pipa azalen arazoari irtenbidea ematea, ontziak eta inguruak gehiago garbitzea, usoak jolastokietan sortzen dituzten arazoak bideratzea eta jolas parkeen inguruan ontzi hori txikiak jartzea.
Zaborrak sailka batzeko Lamerako bi jolastokietan eta Erreteneko jolastokian ontzi hori/urdin eta marroi txikiak jarriko dituztela jakinarazi die ikasleei Benito Ibarrolaza alkateordeak.