Busturialdeko dantzari txikiak Gautegiz Arteagan bilduko dira aurten. Urteroko zitari kasu eginez, hamabi talde eta ehunka ume bilduko dira domekan herri horretan.
Bakio, Bermeo, Mundaka, Busturia, Forua, Gernika-Lumo, Ajangiz, Nabarniz-Ereño, Ibarruri, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteagako dantzariak 12:45ean bilduko dira, Montorre eskolan. Handik, kalejiran joango dira herriko plazaraino. Ostean, dantza ikuskizuna hasiko da, 13:00ak aldera.
Dantza saioa frontoian izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Iaz Bermeon egin zituzten eskualdeko taldeek Busturialdeko Dantzari Egunak; umeena udaberrian eta nagusiena udazkenean, ohi bezala. Hain zuzen ere, iazko ekainean 500 ume inguru batu ziren Bermeoko Lameran.