Ikasturte amaierako kontzertuekin hasiko dira musikariak
Ikasturtea amaitzera doa, eta urtean ikasitakoa erakusteko ordua dator. Hala, Jose Antonio Egia Udalaren Musika Eskolako ikasleak ikasturte amaierako kontzertuekin hasiko dira datorren astean.Astelehenean, Musikairean kontzertuaren ordua izango da. 19:...
Astelehenean, Musikairean kontzertuaren ordua izango da. 19:00etan izango da musika eskolako audizio gelan.
Martitzenean, berriz, agertokia aldatuko dute, eta ikasleak Arrantzaleen Museora joango dira kontzertua eskaintzera. Museunmusika 19:30ean hasiko da. Hala eta ere, ekainean hitzordu gehiago izango dituzte musika eskolako ikasleek.