Haritzaren hostoak lantzeko tailerra antolatu du Berbalagunek
Haritz hostoak zelan landu irakatsiko dute martitzenean. Berbalagunek antolatuta, Gernika-Lumoko Kultur Etxean emango dute tailerra, 18:00etatik 20:00etara. Hain zuzen, hostoak nola lehortu, noiz batu, plantillak nolakoak eta nola egin… azalduko dutela zehaztu dute antolatzaileek.
Uste baino teknika konplexuagoa erabiltzen da hostoak marrazteko, ez da joztorratz bidez egiten. Berbalagun batek gidatuko du saioa, bere aitarengatik ikasitakoa erakutsiko die partaideei. Euskara modu ezberdinean praktikatzeko duela bi urteko arrakasta ikusita berriz antolatu dute tailerra.
Parte hartu gura duenak aldez aurretik izena eman dezala eskatu dute Berbalaguekoek. Horretarako, AEKra edo Udal Euskaltegira jo behar dela gaineratu dute.