Figuranteak behar dira Turismo Mahaiak grabatuko duen bideorako
Herriko turismoa sustatzeko prestatzen ari diren webgune berriaren promozioa egiteko erabiliko den bideoa osatzeko figuranteak behar ditu Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak. Gra- baketa Markina-Xemeinen egingo da, ekainaren amaieran eta egun bakar batean...
Adin guztietako jendeak parte har dezake bideoan. Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da, ekainaren 19 baino lehen, komunikazioa@markina-xemein.eus helbidera edo udaletxera deitu. Kasu bietan, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat eman behar dira.