Elikagaien inguruko Berrifood jardunaldia antolatu du Leartikerrek
Leartiker zentro teknologikoak urtero antolatzen duen elikagaien inguruko jardunaldia izen berriagaz dator aurten. Bihar egingo dute, Markina-Xemeinen dagoen Lea-Artibaiko Berrikuntza Guneko Auditoriumean, hemendik aurrera Berrifood izenarekin ezagutuk...
Lehen zatian elikagaigintzaren alor ezberdinetako 5 enpresak (Harakai, Ekotarriko, Pikunieta baserria, Ameztoi anaiak eta Iztueta Baserria) Leartikerrekin lankidetzan burutu duten ibilbidearen berri emango dute, eta produktu berritzaile horiek aurkeztu eta beraien enpresetan izan duten edo izaten ari diren eragina ere azalduko dute; bigarren zatiak, berriz, elikagaigintza sektorean 3D inpresioak duen erabilera izango du oinarri.
Sarrera doan
Bihar goizeko jardunaldian parte hartu nahi dutenek www.leartiker.com webgunean aurkituko dute jardunaldiko programa zehatza eta jardunaldian izena-emateko aukera. Sarrera doakoa izango da.