Ajangizko herri bazkariak arrakasta handia izan du
Sukalkia egiteko bildu ziren Ajangizen, zapatuan. Ez zen txapelketarik antolatu, baina goizean goizetik elizpean sukalkia prestatzen aritu ostean, hamabi kazola aurkeztu zituzten.Sukalkia prestatzen aritu direnak zein sukalki hori dastatu nahi izan dut...
Sukalkia prestatzen aritu direnak zein sukalki hori dastatu nahi izan dutenak herri bazkarian batu ziren, herriko plazan jarritako mahaietan. Herriko alkate Mikel Ander Zubizarretak jakinarazi duenez, 241 lagun bilzu ziren bazkaritan.
Lehenengo aldia da jaietan hala egiten dutena, eta «arrakasta handia» izan du. Izan ere, iaz, herri bazkarian, 85-90 lagun elkartu ziren. Beste modu batera egin zuten orduan, catering bitartez. Sukalkiak, beraz, herria animatu eta elkartu egin du oraingoan.
Aurtengo arrakasta ikusita, datorren urtean ere, tankerako zerbait egiteko asmoa erakutsi du alkateak, «beharbada, marmitakoa». Eguraldia lagun, arratsaldean ere festagaz jarraitu zuten, dantzaldian.
Eten bariko jaiak Arratzun
Arratzun ere, jaiak ospatu dituzte asteburuan: barikuan bota zuten txupina, eta, ordutik, ez du etenik izan festak herrian: erromeriak, lasto jaurtiketa finala, herri bazkaria, umeentzako puzgarriak, Enduro lasterketa… Ekainaren 3an, 4an eta 6an ere egongo da zer ospatu.