Zihara Esteban: "Emakume talde baten aldeko apustua egin gura izan dut"
Aurretik ez zineten elkar ezagutzen; beraz, egokitzeko beharra ere izan duzue. Zelan prestatu eta entrenatu zarete? Kopilotua nire etxera etorri da zenbaitetan, eta, batik bat, notak entrenatu ditugu. Izan ere, elkar egokitu behar izan dugu; hark nik nahi dudana transmititzen ikasteko. Oraindik rally bakarrean parte hartu dugu elkarregaz, baina lasterketak egin ahala elkar ulertu eta bat egingo dugu. Zein egutegi aurreikusi duzue? Hasierako asmoa lurreko zein asfaltozko rallyetan parte hartzea izan da. Bi aldeak ukitu, eta baita mundialeko probaren bat ere lehiatu. Orain proiektu berri bat sortu da: R2 Junior Beka. Txapelketa horretan lurreko eta asfaltozko hiruna proba daude, eta proba denak egin gura ditugu. Izan ere, irabazten duenari datorren urteko Europako Txapelketa ordaintzen diote. Hain zuzen ere, bihar duzue aipatu duzun txapelketako lehen rallya. Bai, hala da. Galizian lehiatuko dugu txapelketako lehenengo proba: Rally Terra da Agua. Apirileko lasterketaren aldean, oraingoan auto indartsuagoa daramagu, Peugeot 208 R2a. Non eta noiz dira hurrengo probak? Hurrengo biak irailean dira; lehenengoaren moduan, bigarrena ere lurrekoa izango da. Irailaren 2an Cerverako Rallya (Lleida, Herrialde Katalanak) dugu, eta irailaren 30ekoa asfaltokoa izango da: Rally Villa de Llanes (Asturias, Espainia). Ondoren, urriaren 17an Rally de Extremadura dugu, lurrekoa, eta azken biak asfaltokoak dira. Azaroaren 4an Rally de Nucia (Alacant, Herrialde Katalanak) lehiatuko da, eta azaroaren 25ean Madrilgo Rallya.“Gurea bezalako emakumeen talde gehiago egon beharko liratekeela uste dut”
Zein helburu dituzu denboraldi honetarako? Momentuz proba bakarra lehiatu dugu, eta gure kategoriako hirugarrenak sailkatu ginen. Espainiako Lurreko txapeldun berriro izateko lurreko txapelketa osoa lehiatzea da gure asmoa, baita R2 Junior Beka irabaztea ere, datorren urtean Europako lehian egon ahal izateko. Batik bat, esperientziak gehitzen joatea da nire nahia, eta lurreko rallyetan esperientzia hartzen joatea, orain arte horiek baitira gutxien egin ditudanak. Halako kirol batean hainbeste proba lehiatzeak kostu ekonomiko handia dakar. Zein laguntza dituzue? Gaur egun oraindik ere aurrekontuaren parte bat betetzeko laguntzak bilatzen ari gara. Ehuneko portzentaiaren zati txiki bat falta zaigu. Laguntza handia izan dugu Mavisa Sportegaz, hark Peugeoten, Totalen, Hankook pneumatikoen babesa izatea lortu baitu. Ditugun laguntzekin ia %100 daukagu, baina ea falta zaigun zatia lortzen dugun. Beti ere autoaren eta lehiatu gura dituzun araberako aurrekontua behar da. Baina asfalto eta lurreko rallyen denboraldi on bat egiteko, gutxi gorabehera, 100.000 euroko aurrekontua behar da. Kirol garestia da, bai.“R2 Junior Bekako proba denak egin, eta txapelketa irabaztea da nire helburua”
Aurten rallyetara itzuli zara. Iaz, berriz, zirkuitu itxietan aritu zinen. Bai, zirkuituetan hasi nintzen pilotatzen, eta hainbeste denboraren ostean, gogoa nuen zirkuituetara bueltatzeko. Iaz, urrian lehiatu nuen azkena. SMS Junior Kopan aritu nintzen iaz, 15 urtegaz lehiatzen hasi nintzen Clio Sportegaz. Oso pozik nago egindako denboraldiagaz. Izan ere, hainbeste urte zirkuituetan korritu gabe, eta autoagaz lehiatu gabe egon ostean, ez genituen espero halako emaitza onak. Denboraldi amaiera arte lehian nintzen beste pilotu bategaz, eta azkenean azpitxapeldun geratu nintzen. Zenbait lasterketa Madrilgo Jarama zirkuituan lehiatu nituen, eta baita Aragoiko Alcañizco MotorLanden ere. Gaztea zara, eta oso gazte zinela hasi zinen autoekin lehiatzen. Denetik egin duzu dagoeneko. Bai. 12 urtegaz kartingetan korritzen hasi nintzen; herrialde mailan, Espainian eta, gero, nazioarte mailan. 15 urtegaz igo nintzen lehenengoz auto batera, eta zirkuitu handietan lehiatzen hasi nintzen. Fisikoki asko prestatu nintzen, 16 urtegaz Clio Kopa lehiatu ahal izateko. Izan ere, 16 urtera arte ezin duzu autoak piloatzeko lizentzia lortu. Garai hartan, prestigio handiko txapelketa zen Clio Kopa, eta oso lehiakorra; ia 30 pilotuko parrillak izaten zituen. Lehenengo urteak asko ikasteko balio izan zidan, TOP 10ean sartu nintzen, eta oso pozik aritu nintzen. Oroitzapen oso onak ditut. Hurrengo urtean Europako Nascarrean korritzeko gonbidapena jaso nuen, eta bi urtez Europako hainbat probetan parte hartu nuen. Gero, beste modalitate bat probatzeko gogoa nuen, eta aukera sortu zitzaidanez, 2014an ra- llyak lehiatzen hasi nintzen. Burubelarri sartu nintzen; batean ez bada bestean, baina korritzea den edozerk balio dit. Kilometro asko egin, eta asko ikasi nuen; rallyek “harrapatu” egin ninduten. Asfaltoko zein lurreko Espainiako Txapelketak lehiatu nituen, eta baita Kataluniako Mundiala ere. 2015a ekonomikoki zailagoa izan zen, baina Madrilgo Rallyan, esaterako, erritmo eta sentsazio onekin aritu nintzen auto hobeagaz.“2014an kilometro asko egin eta asko ikasi nuen; rallyek harrapatu ninduten”