Foruko Udalak Susana Ibarguengoitia foruarra zoriondu du 101. urtebetetzean. Foruko Igurko egoitzako lehen egoiliarra da Ibarguengoitia, eta hara joan da Izaskun Arrieta Foruko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia. Ibarguengoitiak kandelak amatatzeko ...
Foruko Udalak Susana Ibarguengoitia foruarra zoriondu du 101. urtebetetzean. Foruko Igurko egoitzako lehen egoiliarra da Ibarguengoitia, eta hara joan da Izaskun Arrieta Foruko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia. Ibarguengoitiak kandelak amatatzeko aukera eduki du, Arrietak pastel bat eraman baitio. Iturriondoko etxeetan bizi izan da Susana Ibarguengoitia. Hiru neba-arrebako familiakoa izan zen, bi mutil eta neska bat. Bi nebak, baina, 36ko gerran hil ziren. Jostun lanak egin izan ditu.