Historia jardunaldiak hasiko dira gaur, Mutrikun
Hiru ekimenez osatuta hasiko dira gaur Mutrikuko Historia Jardunaldiak, eta ekainaren 8ra arte iraungo dute.Gaur eta bihar, Ama nora goaz? dokumentala emango dute. 1.000 emakumek eta haurrek duela 80 urte tropa frankistek lurraldea okupatu zutenean Gip...
Gaur eta bihar, Ama nora goaz? dokumentala emango dute. 1.000 emakumek eta haurrek duela 80 urte tropa frankistek lurraldea okupatu zutenean Gipuzkoatik nola ihes egin zuten azaltzen duen lana da. Garaiko emakumeek eta haurrek jasandako sufrimenduan eta tropa frankistek Gipuzkoan izandako jarreran oinarritzen da dokumentala, eta hamarkada horretan Euskal Herrian bizi zuten egoera islatzen du.
Ekainaren 1ean, Lehen Eusko Jaurlaritza, Bilbo, 1936-1937 liburuari buruzko hitzaldia eskainiko du Leire Arrietak. Eider Landaberea, Miren Barandiaran, Iñaki Goiogana, Asier Madarieta eta Jose Antonio Rodriguez Ranz idazleekin batera idatzi zuen Arrietak liburua, eta bertan Euskadiko historiako hainbat pasarte kontatzen dira, Jose Antonio Agirre lehendakaria protagonista dela, besteak beste.
Azkenik, ekainaren 8an, 1.000 Bonbardaketa Operazio Hego Euskal Herrian 1936-1937 hitzaldia eskainiko du Xabier Irujo irakasleak. Irujo, historialari eta filologoa izateaz gain, Estatu Batuetako Renoko unibertsitateko Euskal Ikasketen Programaren arduraduna da, eta hainbat argitalpen egin ditu Euskal Herrian jasandako sarraskien inguruan, tartean Gernikako bonbardaketaren inguruan.
Ekintza guztiak Zabiel kultur etxean egingo dira, 19:00etan hasita, eta Euskal Herriaren historiaz eta berton gertatutakoaz jabetu nahi duten guztientzat zuzenduta daude Mutrikuko Udalak antolatutako jardunaldiak.
Herritarrei parte hartzeko deia egin die Mutrikuko Udalak.