«Gogoz gaude jarraitzeko»
Orain dela hiru urte hasitako bidetik, kultur egitarau oparoa antolatu du Galarrena Kultur Elkarteak udarako. Lekeitiarrei ekarpena egiten jarraitu nahi dute.Hamaika kolore eta borroka zoriontsu leloa darama aurtengo egitarauak. Zergatik?Lehenengo urte...
Orain dela hiru urte hasitako bidetik, kultur egitarau oparoa antolatu du Galarrena Kultur Elkarteak udarako. Lekeitiarrei ekarpena egiten jarraitu nahi dute.
Hamaika kolore eta borroka zoriontsu leloa darama aurtengo egitarauak. Zergatik?Lehenengo urtean Galarrena Libre lelopean antolatu genuen egitaraua, Herriko Tabernen kontrako sententzia irten berri zenean. Sekulako erantzuna jaso ostean, iaz pauso bat gehiago ematea pentsatu genuen. Horregatik, Abantian! leloa aukeratu zen, sententziak sententzia eta mehatxuak mehatxu, aurrera jarraitu nahi genuela argi esateko. Aurten, bide horretan, beste pausotxo bat eman eta Hamaika kolore eta borroka zoriontsu izateko mezua zabaltzea erabaki dugu, gure filosofia eta proiektuaren adierazle ezinhobea delako. Hamaika kolore eta aldarrikapen ditugu, Euskal Herrian zein Lekeition, eta Galarrenak horietan laguntzen jardun gura du.
Zein motako ekintzak egongo dira aurten? Berritasunik badakar aurtengo egitarauak?
Aurreko urteetako antzeko formatua mantendu dugu, orokorrean funtzionatzen duela ikusi delako. Berrikuntza nagusia, izatekotan, aurten gai ezberdinen inguruko hitzaldi gehiago eskaintzen saiatu garela, lehen esandako aldarrikapenekin lotutako gaiak jorratzeko: errefuxiatuak, turismo ereduak, eredu energetiko alternatiboak… Ahalegin berezia egin dugu honetan. Bestalde, aurtengoan talde gehi- agok parte hartuko du egitaraua bera antolatzen.
Zein izango da oraingoan, ekimenekin bat egin dezakeen publikoa?
Orain artean bezala, adin guztietako jendeak parte har dezake ekimenetan. Umeentzako ipuin kontalaritik hasi eta kopla txapelketara, xake txapelketatik igarota… edonork dauka aukera etortzeko.
Urtero, arrakasta handiz, pala txapelketa prestatzen duzue. Noiz hasiko da jokoan?
Gaur amaituko da izena emateko epea, eta txapelketa datorren astean bertan hasiko da. Berandu dabiltzanak izena eman dezatela, beraz!
Galarrena, Euskal Herriko beste Herriko batzuk bezala, oraindik zarratzeko agindupean dago. Nola bizi duzue egoera hori?
Momentuz, lasaitasunez bizi dugu egoera. Denbora aurrera joan arren, badakigu edozein unetan etor daitezkeela zarratzera, eta horrek mugatu egiten gaitu zenbait gauzetarako. Hala ere, ezin gara horri begira egon. Onerako ala txarrerako, ia-ia ohitu egin garela esan daiteke horrela egotera…, baina gogoz gaude beharrean jarraitzeko, eta egitarau hau da horren adibide- etako bat.
Egoera horren aurrean, zein izango da Galarrena Elkartearen jarrera?
Unea heltzen denean ikusiko dugu hori. Dena dela, ez da guk bakarrik erabakiko dugun zerbait, herri bezala erantzun beharko baitugu. Bitartean, argi dugun bakarra zera da: zabalik jarraitzen dugun egun bakoitza aukera bat gehiago dela Lekeitiori eta lekeitiarrei gure ekarpentxoa egiteko, eta borrokan jarraituko dugula, zoriontsu izateko beste modurik ez dagoelako.