'arNASA txiKITXUA' dokumentala estreinatuko dute gaur
Andeetako jatorrizko hizkuntzei buruzko arNASA txiKITXUAK dokumentalaren estreinaldia izango da gaur arratsaldean. Interesa duten guztiek Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretora hurbildu beharko dute, 19:00etan.Bermeoko Udalaren laguntzaga...
Bermeoko Udalaren laguntzagaz, Garabide Elkarteak hainbat agertokitan grabatutako film laburrek osatzen dute dokumentala, eta Nasa eta Kitxua hizkuntzen indarberritze kulturalean diharduten eragileen testigantzak jasotzen ditu, hain zuzen ere. Sortzaileen esanetan, «agertoki hauek, hein batean, hizkuntza gutxiagotuen bizinahia zein testuinguru desberdinetan lehi- atzen eta garatzen den erakusten digute».
Juan Karlos Agirre Bermeoko Euskara zinegotziak azaldutakoaren arabera, «Euskal Herrian legez, Andeetako Nasa eta Kitxua hizkuntzak indarberritzeko lanean ari dira». Hori horrela, «ahalegin berean gabiltzan hizkuntzen artean elkarrengandik ikasteko eta elkarren berri izateko nahia gogoan izanda», herritarrak gonbidatu ditu dokumentala ikusi eta Andeetako jatorrizko hizkuntzen arnas berritua ezagutzera.