Atzo hasi zituzten Antzerki Asteko antzezlanak Gernika-Lumoko sei zentroetako ikasleek. Gernika-Lumoko institutuko DBH 1 eta 2. mailako ikasleak izan dira aurten taula gainera igotzen lehenak argazkian. Atzo, 11:00etan, antzokia jendez lepo zegoen, ika...

Atzo hasi zituzten Antzerki Asteko antzezlanak Gernika-Lumoko sei zentroetako ikasleek. Gernika-Lumoko institutuko DBH 1 eta 2. mailako ikasleak izan dira aurten taula gainera igotzen lehenak argazkian. Atzo, 11:00etan, antzokia jendez lepo zegoen, ikasle horien
Amona maitea lanaz gozatzeko irrikaz. 15:00etan, berriz, Mertzede ikastetxeko LH 4. mailako ikasleek
Bird Centerrerantz euskaraz olgetan Pirritx eta Porrotxekin lana antzeztu zuten agertoki berean. Gaur, berriz, Barrutia ikastetxeko LH 6. mailako ikasleak eta Seber Altube ikastolako DBH 1. mailakoak izango dira urtean landutakoa Lizeo Antzokian erakusteko aukera edukiko dutenak.